Usurbilgo EUSKARALDIA
Kaixo, lagun!

Usurbilgo 2020ko Euskaraldia girotzen laguntzeko prest zaude? Gustura hartuko zaitugu gure artean!

Euskaraldiaren bigarren edizioari begira, Usurbilgo batzordeak funtzionamendua aldatuko du, lan-taldeetan lan egingo baitugu, nagusiki.

Lau lantalde sortuko dira, eta funtzio hauek izango dituzte:
1. Entitateen lantaldea: entitateak Euskaraldian parte hartzera gonbidatzea (herriko entitateen mapa egin, lehentasunak jarri, entitateei Euskaraldia aurkeztu eta ekimena aurrera eramateko laguntza eskaini...).
2. Ekintzen lantaldea: Euskaraldia herriratzeko ekimenak antolatzea (abenduak 3, informazio-mahaiak...).
3. Komunikazio lantaldea: webgunearen eta sare sozialen kudeaketa, albisteak sortzea, antolatzen diren ekintzen berri eman...
4. Koordinazio lantaldea: kontu ekonomikoen eta barne harremanen kudeaketa (Gipuzkoako foroetan parte hartu...).

Lantalde bakoitzak kideen artean adostuko ditu lan-dinamika eta bileren maiztasuna.

Horrez gain, Usurbilgo Euskaraldia batzordea bi hilabetean behin biltzea aurreikusten da. Batzorde hori baliatuko dute lantaldeek elkarren berri izateko, eta bilera horietan hartuko dira guztioi eragingo diguten erabakiak. Batzordea irekia izango da, eta edonork parte har dezake (lantalde bakoitzeko ordezkari banak parte hartuko du bertan, gutxienez).
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Lantalderen batean parte hartzeko prest zaude? Zein lantaldetan?
Lantalderen batean ez bada ere, momentu puntualetan laguntzeko prest zaude?
Clear selection
Zurekin harremanetan jartzeko, idatzi izena eta telefono zenbakia: *
Adibidez: Mikel - 666 666 666
Eskerrik asko!
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy