Larreaundi-Olaberria auzo elkartetik auzo plana garatzen ari gara eta horretarako auzoko bizilagunen parte hartzea sustatzen gabiltza. Proposamen hauek parte hartze prozesuan bildutakoak dira eta auzoko bizilagun guztiekin partekatu nahi ditugu bakoitzaren inguruko adostasun maila ezagutzeko.
Auzo plana tresna garrantzitsua izango da hurrengo urteetan auzo elkartearentzako, udalari aldarrikapenak eta beharrak helarazteko eta auzotik ere eragiteko.