Arreta Jarraituko Moduluei buruzko SMEren inkesta
Euskadiko Sendagileen Sindikatuan jakin dugu moduluak eskatu eta horretarako baldintzak bete ondoren, Gurutzetako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ukatu egin dituela edo Akordioan adierazitakoa baino kopuru txikiagoan eman dituela, “proportzionaltasun-irizpide” batean oinarrituta.

Oraingoz, Gurutzetako albisteak besterik ez ditugu, baina langile gehiago dauden jakin nahiko genuke.
Osakidetzako sare osoan egoera horretan dauden sendagileen berri, alegia.

Horregatik, eskertuko genizuke 55 urte edo gehiago badituzu eta guardietatik salbuestea erabaki baduzu, inkesta txiki honi erantzutea. Minutu bat besterik ez duzu beharko hori egiteko.

Mila esker zure laguntzagatik.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy