HEZKUNTZA _ERAIKI

Hezkuntza etorkizun oparoagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko dagoen tresnarik garrantzitsuena da. Hezkuntza formal edo ez-formal baten bidez, eskuratutako gaitasunak eta ezagutzak zati txiki bat baino ez dira; balioak eta jatorri, klase edo ideia desberdinetako pertsonekin harremanak izateko modua ere hezkuntza-sistemaren bizi-funtzioak dira.

Hala ere, hezkuntza-sistemaren ardatza, gero eta gehiago, ezagutzak eskuratzea edo lan-merkatuan sartzea da, eta beste alderdi batzuk alde batera uzten ditu, hala nola pentsamendu kritikoa edo berdintasuna eta bizikidetza sustatzea. Indibidualismoan eta lehiakortasunean oinarritutako hezkuntza-sistema, talde-lana edo gizarte-partaidetza alde batera utzita. Hezkuntza-sistema guztiz paternalista da, eta ikasleek ez dute ia erabakietan parte hartzen.

Halaber, hezkuntza-sistema honen ezaugarria da irakaskuntzan diharduten pertsonen baloraziorik eza. Behin-behinekotasunak, ikastetxeetako egonkortasunik ezak, ikasgeletako rratioek edo administrazio-lanaren gainkargak ere irakasleen berezko funtzioak oztopatzen dituzte.

Azkenik, hezkuntza jatorriaren, klasearen edo arrazaren araberako desberdintasunak islatzen dituen beste eremu bat baino ez da. Etxean bizi den egoera ikasgeletan, ezkutuko kostuetan, beketan, tasetan, ikasle migratzaileen hizkuntza-ikaskuntzan eta abarretan islatzen da.

Errealitate hau edo beste batzuk bizitzea egokitu bazaizu, esaiguzu nola konponduko zenituzkeen.

ENTZUTEN DIZUGU!

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy