ALKIZA 2030 - HERRI PROIEKTUA BERRIKUSTEN. ENTZUN NAHI ZAITUGU !
Udalak herritarren parte hartze prozesu bat jarri du abian zuon iritziak biltzeko eta horren bidez 2030 bitartean Alkizak herri gisa landu beharko lituzkeen lan-ildoak definitu ahal izateko.
Horretarako sortu dugun galdetegia erantzutea eskertuko genizueke. Guztira 11 atal dira eta 5 minutu besterik ez dituzu beharko!