Euskara idatziaren historia

Euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa txiki bat dakarkizu hemen. Galdera gehien asmatuko dutenen artean Xiberuko Ikastolen aldeko bi saski zozketatuko dira.

Kontuan hartu batzuetan erantzun zuzen bakarra dagoela.

Galderak zuzen erantzuteko internet erabili eta kuxkuxeatu. Aurrera!
Email *

Lehenengo grafiak: zeinuak

Idazkera ez zen sortu bat-batean. Lehenengo ikurrak (sinboloak) hemengo eta Europako gainerako koba guztietan agertu dira. Zeinu horiek, batik bat nolakoak dira?
1 point
Clear selection

Iberierazko grafia

Iberierazko grafia penintsulan eta Akitania osoan erabilitako grafia berezia izan zen. Irulegiko Eskuarekin baieztatuta geratu da horrekin idatzitako testu batzuk gure hizkuntzan ere idatziak daudela. Zer testu topatu da iberieraz idatzita Euskal Herrian?
1 point
Clear selection
Irulegiko Eskua aurkikuntza handia izan da eta batzuen ustez, euskaraz idatzitako testu zaharrena litzateke. Irulegiko testuaren hasieran zer dago idatzita?
1 point
Clear selection
Irulegiko Eskua noiz idatzi zen?
1 point
Clear selection

Grafia latinoa

Erromatarren garaian latinezko testuak nonahi bazeuden ere, euskarazko hitzak ere baditugu eta apurka-apurka gehiago agertzen ari dira. Non idatzi ziren euskarazko hitz horiek?
1 point
Clear selection
Eta zein eremu geografikotan agertu dira euskarazko hitz horiek?
1 point
Clear selection
Erromatarren garaian idatzitako euskarazko hitz asko pertsona izenak edo ezizenak dira, eta, besteak beste, honako hauek agertu dira:
1 point
Clear selection
Iruña-Veleiako hasierako grafitoei buruz polemika dago: egiazkoak dira, ez dira egiazkoak… Datazio onak egin arte itxaron beharko dugu. Bestetik ondoren sartu diren arkeologoek ere antzeko testu bat topatu zuten. Baina, zer agertu zen zehazki indusketa horretan?
1 point
Clear selection
Gero mende batzuk pasatu ziren eta X. mendean,  latinezko liburu baten euskarazko eta gaztelerazko lehenengo berbak idatzita agertu ziren: “izioqui dugu” eta “guek ajutu ez dugu”. Non agertu ziren horiek?
1 point
Clear selection
Sei mende geroago, 1545ean, Bernat Etxepare apaizak euskarazko lehenengo liburua argitaratu zuen: “Linguae vasconum primitiae”. Ze liburu mota zen?
1 point
Clear selection

Urte gutxi geroago, 1571ean, Biblia euskarara itzuli zen, Joana III.a Albreteko erreginak bultzatuta eta protestantismoa sustatu nahian, ikuspegi horretatik egin zelako, Vatikanoarekin haserre, Nafarroako konkistari zilegitasuna eman ziolako. Baina nork egin zuen itzulpena?

1 point
Clear selection
Mende batzuk geroago, euskara aldizkari eta egunkarietara egin zuen jauzi. Esan hauetatik zeintzuk dauden ondo:
1 point
Clear selection
Internet. Euskara eremu honetan ere sartu da baina mundu mailan zenbatgarren lekuan kokatzen da hiru erreferentzia hauek hartzen baditugu: webguneen, Twitterren eta Wikipediako artikulu edo mezu kopuruak?
1 point
Clear selection
Submit
Clear form
reCAPTCHA
This form was created inside of Bilbao Metropoli-30. Report Abuse