OSASUNA_ERAIKI
Uste duzu nahikoa informazio duzula sexualitateari buruz?
Ez dakizu nora joan zure osasunari buruzko zalantzak argitzeko?
Zure ustez, eguneratu egin behar da substantzien kontsumoa lantzeko erabiltzen den ikuspegia?
Eta zer gertatzen da gazteen osasun mentalarekin?
Lagunak

Gazte gehienok ez dugu behar izaten arreta mediko handirik (gure bizi etaparen ezaugarrietako bat da: gaztea izanda ohikoa da osasun sendoa izatea); baina horrek ez du esan nahi osasuna eta inguruko gaiak kezkatzen ez gaituztenik. Gure sexualitatea kontzienteki, askatasunez eta errespetuz bizitzeko aukera emango digun sexu-heziketa edukitzea, osasun mentalari buruz hitz egiteak dakarren tabua apurtzea edo kontsumoen gaia gure errealitatetik hurbil jorratzea, oraindik ere, gure kezka eta interes oso hurbilak dira.

Gai horietan guztietan, gazteok asko dugu esateko, asko emateko eta asko proposatzeko, gure bizitza osasuntsua eta errespetuzkoa den eredu batetik bizi ahal izan dezagun, bai geure buruarentzat, bai gure inguruko pertsonentzat. Egiaztatuta dago gai horiek beldurraren, gaixotasunaren eta arriskuen ikuspegitik lantzen dituen ikuspegiak gabezia asko dituela eta ez zaigula iristen; beraz, badirudi ikuspuntu hori berritu eta eguneratu behar dela.

Osasunarekin lotutako beste errealitate batzuk bizitzea tokatu bazaizu, kontaiguzu nola konponduko zenituzkeen.

ENTZUTEN DIZUGU!
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy