Berbalagunekin noiznahi, nonahi mintzapoza praktikatzeko izen ematea epea zabalik!

Kaixo!

Ongi etorri Getxoko BERBALAGUNEN izen ematera.
Berbalagunean izen emateko aukera dago jadanik! Urtarrilean zehar izena eman dezakezu eta laister zure taldekideak ezagutuko dituzu.

Info + :  www.egizu.eus

Gogoratu! BERBALAGUN, BIDELAGUN zein GURASOLAGUN izan zaitezke!

BERBALAGUNA:

Zer da? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

BIDELAGUNA:

Zer da? Berbalagun taldeetan bide-lagun figura duen pertsona da, jariotasunez hitz egiten duen laguntzailea (ahoskera eta ulermen maila altua duena). Berbalagun taldea eta egitasmoaren bultzatzaileen arteko zubia da.

Zertarako? Euskaraz hitz egiteko beharra dutenak laguntzen dituzulako, euskal hiztunen kopurua handitzen duzulako, hitz egiteko gaitasunak hobetzen dituzulako, herriarekiko sare berriak sortzen laguntzen duzulako, euskal komunitatea handitzen duzulako, eragile aktibo bihurtzen zarelako…

GURASOLAGUNA:

Zer da? Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

Sign in to Google to save your progress. Learn more
  Urtarrilean zehar izen ematea zabalik!
Non hartu nahi duzu parte? *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy