Auzolan deialdia. 2024ko martxoa
Ataungo herrigunea eta mendia txukun mantentzeko helburuarekin, hiru hilean behin auzolan deialdia antolatuko du Ataungo Udalak. Deialdi bakoitzean bi lan mota egin ahalko dira, batetik herri guneetako lanak eta bestetik mendikoak. Hona hemen lanen azalpen laburra:

Herri guneko lanen adibideak: Zaborra jaso, lorontziak apaindu/txukundu, hiri-altzariak garbitu/mantendu, erreka garbitu,...

Mendiko lanen adibideak: Mendiko hondakindegiak garbitu, atsedenguneak txukundu, mendi bideak garbitu, iturriak berreskuratu, txabolak berritu, zuhaitzak landatu, leizeak garbitu,... 

Oharrak: Izen emateen arabera zehaztuko dira lanak. Haur eta gaztetxoek auzolana zer den ezagutu dezaten, txikienentzako lanak ere egongo dira. Auzolana amaitu ondoren Udalak mokadua jarriko du.

Animatu eta jarrai dezagun elkarrekin herria egiten!
Sign in to Google to save your progress. Learn more
San Gregorio auzoa
Izena *
Zein auzolanetan parte hartuko duzu? *
Zenbat heldu etorriko zarete? *
Haurrik etorriko al da? *
Zurekin harremanetan jartzeko telefonoa edo helbide elektronikoa ematerik? *
Bestelako aipamen edo oharrik? 
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy