Udalekuaren kostua:
Prezio hauek gutxi gorabeherakoak dira.
● Bazkaria barne: 101 € asteko
● Bazkaririk gabe: 76 € asteko
Izena emateko epea:
Maiatzaren 10etik 31ra (epea bukatu Gurasoen Elkartea parte hartzaile gehiago onartzeko aukera izango du, gainontzeko partaideei kostua handitzen ez baldin badie soilik).
Ekintzak eta dinamikak:
● 08:15etatik 09:00ak arte umeak psikogelan egongo dira Udalekua hasi arte.
o 09:00etatik 10:00ak arteko sarrerei dagokiena lehenengo egunean zehaztuko da begiraleekin.
● 09:00etatik aurrera ekintza gidatuak kalean egingo dituzte (edo geletan, eguraldia egokia ez denean).
● Egunero hamaiketako ogia emango diete (hala behar dutenei gluten gabeko ogia emango diete).
● Egunero catering enpresa batek eramango du bazkaria.
● Mezuen bidez ekarri beharreko elementu eta arropa desberdinei buruzko
jakinarazpenak egingo dituzte (motorra motorren lasterketa bat egiteko, Athleticeko kamiseta jai zurigorria ospatzeko, eta abar).
Baldintzak:
● Familia Derioko Herri Ikastetxeko Gurasoen Elkarteko bazkidea izan behar da edo beste eskola bateko Gurasoen Elkartekoa (horrela bada, bazkidea dela justifikatzen duen ziurtagiria eta AZ aseguruaren ordainagiriaren ekarpena egin behar du)
● Aurrematrikula modura 50 € ordainketa egin behar da honako kontu korrontean: ES05 3035 0144 1014 4002 2629 umearen izen deiturak jarriz, eta ordainketa egin izanaren frogagiria Gurasoen Elkarteko helbidera bidali (
deriokoampa@gmail.com).
○ Oharra: aurrematrikula kopurua soilik atzera emango da ezinbesteko arrazoiengatik (ezusteko langabezia egoera, gaixotasuna medikuaren frogagiriarekin, eta abar) eta ezohiko kasuetan Gurasoen Elkarteko zuzendaritzaren gehiengoak hala adostuz gero.
● Taldea osatzeko gutxieneko kopurua: 10 ume.