Bidaia Iratira. Bertako emakumeen lorratzak

LAGUNDUKO AL DIGUZU IRATI IBAIARI LOTUTAKO BIZIPENAK, OROITZAPENAK ETA SENTIMENDUAK BILTZEN?

Irati ibaian zehar KOADERNO IBILTARI bat sortzen ari gara, emakumeek gure lurraldearen historian zehar egindako ekarpenei arreta berezia jarriz.

Emakumeek zentzu zabalean utzitako aztarnak, imajina dezakegun zabalena...

HONEN INGURUAN GUREKIN BANATZEKO BESTERIK BADUZU, idatz iezaguzu info@karekinkultura.eus helbidera, edo deitu/wasapeatu 664 388 696 zenbakira.

Zure ekarpena oso baliotsua da, benetan baliotsua. Esker aunitz!

GOGOAN IZAN: galdera guzti-guztiak Irati Ibaiari lotuta daude.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Bidaia Iratira. Bertako emakumeen lorratzak.

Hau, Agoizko Kati Leatxe Aristuren -Karekin Kultura- proiektua da, INNOVA LOCAL 2022 ekimenak baita lurraldeko udalek ere lagunduta.

Irati ibaia esaten badizut, zer datorkizu burura?

Ba al dakizu zein den Irati hitzaren jatorria edo esanahia?

Zure familian, herrian edota ibarrean, zer transmititu egin da Irati Ibaiaren inguruan?

Zeintzuk dira Irati ibaiaren inguruko zure berezko oroitzapenak?

Egun, baduzu ohituraren bat aisialdia eta ibaiari lotuta?

Non bainatu zara Irati ibaian? 


Baduzu emakumeen eta gizonen arteko bainatzeko toki ezberdinen berri?

Lotzen al duzu Irati ibaia emakumeen ogibide, jarduera edo bizimodua ateratzeko moduren batekin?

Ezagutzen al duzu Irati inguruan emakumeen protagonista duen gertaera historikorik?
Ezagutzen al duzu ipuinik, istoriorik edo kondairarik, pertsonaia mitologikorik, esaera zaharrik, toponimorik, abestirik edo jolasik, EMAKUME PRESENTZIA NABARMENA DUENIK? (Beti irati edo urarekin lotuta)

Zeintzuk gertakarirekin, triste edota alai, lotzen da Irati ibaia zure familian, herrian edota Ibarrean? 

Zer emakume nabarmenduko zenituzke Irati lurraldean, zentzu zabalean eta Historian zehar? Edozein narbarmentzeko era ona da: emaginak, latsariak, artistak, irakasleak, politikariak, aktibista ezagunak edo ezezagunak... Aipatu izen-abizenak eta herria, mesedez.


Antzematen diozu generorik Irati ibaiari? Zein eta zergatik?

Irati ibaia landare bat, animalia bat, balitz. Zein izango litzateke?

Izaki biziduna balitz, non kokatuko zenuke bere bihotza?

Irati ibaiarengan pentsatzen jarrita, zer sentitzen duzu?
Clear selection

 Zure iritziz, eta ibaiaren egungo egoerarekin lotuta, zein da bere etorkizuna?

Baduzu bertako emakumeen ekarpenak nabarmentzeko proposamenik?

Irati ibaiak gurekin hitz egin ahalko balu, zer esango liguke?

Eta zuk, baduzu ibaiari esateko zerbait? ikusiko dugu nola helarazi mezua…

Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy