OLARRIZU GURASO ELKARTERAKO ETA EKIMEN BATZORDEETARAKO HAUTAGAI ZERRENDA
Dakizuenez, aurten, Zurriola Ikastolako Guraso Ordezkarien papera indartzeko ahaleginetan ari gara. Horretarako, funtzioen zehaztapena eta komunikazio-bide ezberdinak jorratzea da lehen pausua.

Ikasturte honetako Guraso Ordezkariekin egin berri dugun bileran adierazi bezala, epe motzerako helburuen artean dago OLARRIZU GURASO ELKARTEA eta Ikastolak dituen hainbat EKIMEN BATZORDE indartzea.

Une honetan bizitzen ari garen osasun-larrialdia dela eta, ekimen asko aurrera eraman ezin badira ere, urte egokia iruditzen zaigu datorren ikasturterako funtzionamendua diseinatzeko. Bestalde, beti daude aurrera eraman daitezkeen ekimen-proposamenak.

Lan-talde hauen funtzioak eta lan-dinamika guztiz zehaztu gabe daude, orokorrean. Bertan parte-hartuko duzuen gurasoek erabaki beharko dituzue, beti ere, Zuzendaritza Taldeko eta Artezkaritza Taldeko kideen laguntzaz.

OLARRIZU Guraso Elkarterako edo Batzorde ezberdinetarako hautagai zerrendak osatu behar ditugu*. Hortaz, zure burua hauetako batean parte hartzeko gogoz ikusten baduzu, biziki animatzen zaitugu izena ematera.

Izan ere, Zurriola Ikastolaren egunerokoan zuen partaidetza ezinbestekotzat jotzen dugu.

(*)Lanerako gogoaz gain nahitaezkoa ikusten dugu hautagaiak euskaraz jakitea. Izan ere, bilera guztiak euskaraz egiten ditugu.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Hautagaiaren Izen-abizenak *
Ikastolako zein etapatan ari da ikasten gaur egun zure seme-alaba? *
Required
Une honetan ondorengo batzordeak osatzeko edo indartzeko beharra dago. Aukeratu zein batzordeetan hartu nahiko zenukeen-parte. *Batzorde bat baino gehiago aukeratu daiteke.
Bestelako Batzorderik sortzea proposatu nahi izanez gero, adierazi:
Baimena ematen dut, dagokion batzordeko kideari nire harremanetarako kontaktua emateko (E-posta eta telefono zenbakiak) *
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Zurriola Ikastola. Report Abuse