Uhaldia etxaldeak, Secours Catholique-k, Ble Civam-ek eta Elikartasuna-
Alimentation solidaire kolektiboak Mathieu Dalmais-en “keinu-hitzaldi”ra
gomitatzen zaituzte (antzerkia eta konferentziaren arteko ikusgarria),
Elikaduraren Gizarte segurantzaren gaiaren inguruan.
Biologikoa, zirkuitu laburrak, tokikoa, bidezkoa... Agroelikadura sistema
industrialaren porrotaren aitzinean, hainbat ekimen sortu dira desberdinki
ekoizteko eta kontsumitzeko; Ekimen horiek ez denak laudagarriak... eta
zenbaitzu ez dira herritar gero eta gehiagoren ahaletan.
Eta laborantzaren aldatzearen gakoa elikadura demokratikoa balitz? Elikaduraren
Segurantza Soziala gauzatuz?
Mathieu-ek bere agronomo militante ibilbidea aipatuko dauku,
beste laborantza baten alde hasi dena, eta elikaduraren Gizarte segurantzaren
ideiaraino heldu dena: kotizazioa sistema baten bidez kalitatezko elikadura denen
eskura uzten du. Kotizazioa aldi berean banakakoa eta kolektiboa litzateke,
hitzarmen demokratiko batek kudeatua.
Hitzaldiaren bururatzean, ikusleek parte hartzen ahalko dute, beren ikusmoldea
emanez eta aperitifa tokiko mozkinekin (prezio
librea).