Ikasturte
honetan ere ARTEA FAMILIAN egin nahi dugu. Iazko
esperientzia arrakastatsuaren ondoren, 2024-25 ikasturtean 6 saio eskainiko
ditugu SOROAko egoitzan, hilero, larunbat batean.
Esperimentazio eta
adierazpen artistikoaren bitartez, jolasaren bitartez eta haurrek beraien
familiako kideekin elkarlanean, teknika grafiko zein proposamen artistiko
desberdinak jorratzea dugu helburu, espazio atsegin eta dibertigarri bat
sortuz.
Abenduaren 14rako "artista liburuen" inguruan tailerra antolatu dugu. Izena emateko, bete ondorengo
galdetegia, abenduaren 11 baino lehen. Bertan, 6 saioetarako izena eman ahal
izango duzu. Baina, lasai, hilero zurekin harremanetan jarriko gara izen-ematea
berresteko.
Izen ematearen araberako kostoa
erreziboetatik pasako zaizue tailerra izan eta hurrengo hilabetean. Tailerren
prezioa ondorengoa da:
·
Haur
1 + gurasoak: 18 €
·
Bigarren
anai-arreba*: 7 euro € (edozein
adinetakoa izan daiteke)
Jakin,
Ikastolaz kanpoko familiak ere ongietorriak izango direla, hori bai, giro
euskalduna bermatzeko, ezinbestekoa izango da gurasoetako batek, gutxienez,
euskaraz jakitea.
Edozein
galdera duzuela 605706391 (Eluska) telefonora dei dezakezue edo arteeskola@zurriolaikastola.eus
helbidera idatzi.
Animatu
zaitezte!!!