KAMISETAK MARRAZTEKO TAILERRA

"Gu ikastola, zu?" Hauxe da aurtengo matrikulazio kanpainan Ikastolen Elkarteak proposatu duen leloa. Laster egunkarietan iragarkiak, kaleetan kartelak… ikusiko dituzue.

Lelo horretan aurkitzen ditugun hitzek oso erraz definitzen gaituzte. GU komunitate honen eta talde honen adierazle da, ikastola garela harrotasunez adierazten duena. IKASTOLA zer garen aldarrikatu behar dugulako, eredu honetan eta talde honetan sinesten dugulako. Eta ZU? besteek zer aukeratuko duten galdetuz.

Kanpaina honetan laguntzeko kamisetak diseinatzeko tailer baterako gonbitea zabaltzen dizuegu, bai eta kamiseta horiekin egingo ditugun argazkiak ateratzekoa ere. Karteletan ikusten den antzera, guk ere kamisetak apainduko ditugu eta argazki horiek gure ikastola indartsu dagoen adierazgarri izatea nahi dugu, GU  eta IKASTOLA inoiz baino batuago daudela harro adierazteko asmoarekin. Hori dela eta, denok gaude gonbidatuta: ikasle, ikasle ohi, aitita-amama…

Umeek kamiseta zuria ekarri beharko dute, helduentzako kamisetak hemen edukiko ditugu denon artean apaindu ahal izateko.


NON: liburutegian
DATA: urtarrilak 28
ORDUA: 12:00
BEHARREZKO MATERIALA: umeek kamiseta zuri bat
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izen-abizenak  *
Parte-hartzaile kopurua  *
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Andramari Ikastola. Report Abuse