ARDAU SOLIDARIOA

Mahastietatik itsasora

Bastidatik Lekitxora,

Araba Errioxako ardoa

Bastida Ikastolatik Azkue Ikastolara


Ibilian egiten da bidea. Eta bila ibillita topatu dugu El Buscador ardoa,  Araba Errioxako lurretan.

Bastida Ikastolako ikasle ohi Jabier eta Arturo Amurrio Barroeta anaiek ekoizten duten ardoa. 2019  uztako zukua. Fruta-aromaduna. Izaeraduna. Zaindua, eta ahorako, luzea. Jabierrek eta Arturok  eurek definitzen duten modura, txikitan ardo handia, eta, batez ere, zintzoa. Urrun joan barik, ardo bikaina izateaz gain, gure baloreekin eta izaerarekin bat egiten duelako aukeratu dugu El Buscador.  


Ez genuen edozelako ardoa nahi. Ardo ona eta solidarioa behar genuen, egoera zaurgarrian dauden ikasleei laguntza bideratzeko egitasmoa baita hau. Elkartasuna adierazteko bide asko topa daitezke, eta hauxe da horietako bat. Topa Elkartasuna!


Ikastolako ardo solidarioa probatu nahi?

Urriaren 21ean, barikuan, Gallo eta Lumentza tabernetan edukiko duzu dastatzeko aukera; eta urriaren 28an, Gurian eta Guzurmendin.


*12 botilako kutxa 1 = 90€
2. kutxatik aurrera 84€
Ordainketa kutxak jasotzerakoan egingo da ikastolan. 
Sign in to Google to save your progress. Learn more
IZENA *
ABIZENAK *
TELEFONO ZENBAKIA *
KUTXA KOPURUA  *
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Lekeitiokoikastola.eus. Report Abuse