Tantai Baso Jabe Kooperatiba: Interesdunentzako galdetegia
Hurrengo galdetegia bestelako basogintza eredu bat landu beharra dagoela uste duen orori zuzenduta dago, baina batez ere Tantai Baso Jabe Kooperatibari buruz gehiago jakin nahi duzuenontzat.

Eskerrik asko zure parte-hartzeagatik.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Zer da Tantai Baso Jabe Kooperatiba?
Tantai Baso Jabe Kooperatiba D2030 Garapen Iraunkorrerako Sarearen baitan garatzen ari den ekimena da.

Beste lehengai eta elikagaiekin bilatu ohi den antzera, lehengai zurgaien subirautza bilatzen du, eta honekin batera, baso ekosistemetatik ustiatutako produktuen kontsumo arduratsua bultzatzea. Besteak beste, bizitza laburreko produktuak saihestuz.

Aramaion kokatzen den Errez Kooperatiba Elkarte Txikiak gidatuta, gaur egun Euskal Herrian basogintzak eta baso jabeek dituzten erronkei eta jendarteak baso ekosistemei eskatzen dizkien zerbitzu eta onurei irtenbide jasangarri bat bilatzea du helburu.

Horretarako, baso jabetzak eredu kooperatibo baten bidez ustiatzea proposatzen da, bertako espezieak erabilita eta errentagarritasun ekonomikoa eta ekologikoa bermatuz.

Zehazki, lurrak erkidegoan ustiatzeko kooperatiba izango da, EAEko 11/2019 legeak jasotzen dituen betebeharrak jarraituz. Bazkide erabiltzaileak, hau da, baso jabeak, usufruktu kontratu baten bitartez batuko du lurren erabilera kooperatibara. Kontratu hau urtero berriztuko da, eta bertan jasoko dira bazkidetza bakoitzaren berezitasunak.

Aurreikuspenak betez gero, 2022ko lehen hiru hilabetean eratuko da Tantai Baso Jabe Kooperatiba.
Zeintzuk dira Tantai Baso Jabe Kooperatibak landuko dituen basogintzaren oinarriak?
Gaur egun basoek pairatzen duten ziurgabetasun egoerari aurre egiteko, punta puntako basogintza ikerketak hartzen ditugu oinarri,  une oro basoen egokitzapen ahalmena bilatzen duen kudeaketa hautatzeko. Hurrengo zutabe nagusiak behar ditu izan halako basogintzak:

· Bertako espezieetan oinarritutako ekoizpena. Aniztasuna da ziurgabetasunari aurre egiteko tresna eraginkorrena.

· Aniztasuna maila txikienean bilatzen duen basogintza. Adin, espezie, eta genetika aberats eta anitzak osatutako baso ekosistemek bermatzen dituzte ekosistema zerbitzu osoenak.

· Birsortze naturala edo berez etorritako zuhaitzetaz baliatzen den basogintza. Honek besteak beste, kostu ekonomikoak asko murrizten ditu.

· Estaldura jarraia bermatzen duen basogintza eredua. Hau da, arraseko mozketak saihesten dituena, eta ustiaketa bakanketa bitartez bideratzen duena.

· Esku-hartze bortitzak ekidinez, lurra babesten duen basogintza.
Zein herritatik idazten duzu? Ahal dela, idatzi posta kodea. *
Basoek bermatzen dizkiguten onurak
Jarraian zerrendatzen diren basoetan sortutako zerbitzu edo onurei zein garrantzi ematen diezu?
Zur eta egur ekoizpena
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Bioaniztasuna
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Aisialdia eta kirola
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Perretxiko eta fruitu bilketa
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Ehiza eta arrantza
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Paisaia
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Karbono hustulekuak.
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Airearen kalitate ona bermatzea.
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Uraren kalitate ona bermatzea.
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Enplegu sorrera.
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Bio-erregaien hornikuntza.
Ez da garrantzizkoa.
Berebiziko garrantzia du.
Clear selection
Baso jabetzarekin zein lotura duzu? *
D2030 Garapen Iraunkorrerako Sarea
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Errez, Koop. Elk. Txikia. Report Abuse