Datorren urriaren 15ean, larunbata, Debagoieneko errekak garbitzeko auzolanak antolatu ditugu. Ekintza honetan parte hartzeko eta asegurua izan ahal izateko datu pertsonalak behar ditugu. Bete pertsonako inprimaki bat eta aukeratu zein herritan parte hartu nahi duzun.
14 urtetik azpiko haurrek ez dute asegururik izango, dena den, datuak edo kopurua behinik behin beharko dugu, taldekatzeak egin eta hamaiketarako kontuan hartzeko. Beraz, izena eman.
Eskerrik asko!
Edozein zalantza edo argibide:
errekagarbitzeko@gmail.com