Funtsezkoa da norantz goazen zehaztea eta partekatzea, norabide berean arraun eginez. Enpresaren asmoak zentzua ematen dio eguneroko lanari, eta pertsona bakoitzaren helburu indibidualarekin bat datorrenean, haren kidetza, konpromisoa eta bertsio hobea sustatzen ditu. Enpresak kanpoan duen eragina (beste erakunde batzuk, gizartea, ingurumena…) kontuan hartzen duen helburua osoagoa, arduratsuagoa eta erronkariagoa izango da.