ARIN-ARIN 2022. EMAN IZENA

Azaroaren 3an Oronan (Ideon) antolatu den Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

Horretarako parte-hartzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: 

  • Pertsonen ongizatea bilatzen duten proiektuak izatea.
  • Industria adimenduarekin lotura izatea.
  • Proiektu berritzaileak izatea.
  • Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea. 
  • Proiektua euskaraz aurkeztea.
  • Proiektuarekin lotutako informazioa eta euskarriak euskaraz izatea. Euskararekin batera, beste hizkuntza batzuk ere baliatu ahalko dira.
  • Webgunea eta sarean dagoen informazioa euskaraz egon beharko da. 
  • Saria jaso eta urtebetera, elkarrizketa bat egingo zaie BAI aldizkarian eta Enpresarean TB-n. Elkarrizketa horretan, sariaren diruarekin egin dituzten ekintzen eta xehetasunen berri emango dute.  
Inspiratzen joateko, hemen ikus dezakezu 2020an ospaturiko Enpresarean Azoka: https://enpresarean.eus/info/ikusi/enpresarean-azoka/enpresarean-azoka-2020

Orain, mesedez, saioan izena eman nahi baduzu, zehaztu nor zaren, nondik zatozen eta zein aurkezpenekin harrituko gaituzun. Adierazi, azkenik, zure harremanetarako datuak eta berehala deitu edota idatziko dizugu ekitaldiaren eta egingo duzun aurkezpenaren nondik-norakoak definitzeko.

Zalantzarik izanez gero, info@enpresarean.eus e-postara idatzi eta lagunduko dizugu.

Mila esker eta laster arte,

---
Antolatzailea: Enpresarean.eus |  Bai Euskarari Elkartea
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Spri Taldea, Laboral Kutxa eta Hernaniko Udala
Laguntzailea: Orona Fundazioa
----
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Enpresa / Elkartearen izena *
Aurkezpena egingo duenaren izen - abizenak *
Enpresarean Azokan parte-hartzeko arrazoia / interesa *
Aurkezpenaren azalpen laburra *
Harremanetarako e-posta *
Harremanetarako telefono zenbakia *
Bestelako iradokizun edota zalantzarik baduzu, adierazi hemen
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy