JASANGARRITASUNA_ERAIKI
Ingurumeneko egoerak kezkatzen zaitu?
Uste duzu zerbait egin behar dela jada Klima Aldaketaren aurka borrokatzeko?
Zure ustez, eredu sozialak errespetu gutxi dio naturari eta ingurumenari?

Teknologia eta ekoizpen-sistema urratsez urrats eraldatzen ari dira. Biodibertsitatea, CO2 isuriak, plastikoaren eta energia-iturri fosilen erabilera, uraren kutsadura, baso-soiltzea edo lehorteak kontsumoan eta hondakinetan oinarritutako sistema honen albo-kalteetako batzuk dira.

Mundua bidegurutze batean dago, gaur egungo sistemak arriskuan jartzen du planetaren etorkizuna (eta ez dugu B planetarik hara emigratzeko); beraz, unea da errealitate horri heltzeko eta ingurumenarekin hain erasokorra ez den aurrerapena eta ongizatea bilatzeko.

Garapen Jasangarriko Helburuak, trantsizio energetikoa, ekonomia zirkularra, birziklapena, plastikoen kontsumoa murriztea edo Km 0 produktuak, alternatiba posible bat dirudite.

Gazteak aldaketa-eragile izan gara eremu horretan, kontzentratu egin gara eta Lurraren etorkizuna bermatuko duten politikak egiteko eskatu dugu, bat egin dugu eta konponbideak aldarrikatu ditugu, erantzun globala eskatzeko mugak gainditu ditugu eta etorkizuna izateko modua bilatzen jarraitzen dugu, ez norbanako edo gizarte gisa, planeta gisa baizik.

Gai honekin lotutako errealitate hau edo beste batzuk bizitzea egokitu bazaizu, esaiguzu nola konponduko zenituzkeen.

ENTZUTEN DIZUGU!

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy