HIZKUNTZA POLITIKAK_ERAIKI

Azken garaiotan, hizkuntza-politikek paper protagonista izan dute hainbat arlotan: hezkuntzan, erakundeetan, lanean eta, batez ere, eremu publikoetan.

Hizkuntzak Nafarroan bizi garen pertsonen bizitzaren eta kulturaren parte dira, eta aberastasun kulturalaren iturri gisa tratatu behar dira. Hala ere, gero eta ohituago gaude hizkuntzak arma politiko gisa erabiltzera, komunikatzeko edo gure kultura eta aniztasuna aberasteko baliabide gisa baino.

Era berean, Nafarroako gazteen bizitzan ez dira soilik hizkuntza autoktonoak zeregin garrantzitsua dutenak, gero eta globalizatuagoa den eta atzerrian lan- eta prestakuntza-aukera gehiago dituen mundu honetan, ezinbestekoa izango da gazteak prestatzea mota horretako erronkei ahalik eta tresna gehienekin aurre egin ahal izateko, hizkuntza-tresnak barne.

Azkenik, arreta berezia jarri behar da Nafarroako hizkuntzak ezagutzen ez dituzten migratzaileekin hezkuntza-esparruan lan egiteko moduan, eta horrek eragina izan dezake haien prestakuntzan eta gizartean sartzean.

Hizkuntza Politikekin lotutako errealitate hori edo beste batzuk bizitzea egokitu bazaizu, esaguzu nola konponduko zenituzkeen.

ENTZUTEN DIZUGU!
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy