Irailaren 12tik 18ra bitartean Gipuzkoa Basketek esports txapelketa bat antolatuko du Ore Esportsen eskutik. Bertan, klubeko jokalari batzuek zaleen aurkako partidak jokatuko dituzte NBA 2K22 bideo-jokoan.
Lehiaketa guztiz irekia izango da guztientzat eta abonatuak zuzenean pasako dira azken fasera, non taldeko jokalari batzuen aurka jokatuko dute. Aldiz, abonatuak ez direnek aldez aurreko fase bat jokatu beharko dute bertara iristeko.
Anima zaitez parte hartzera eta eraman hainbat sari!