Mendi Zeharkaldia 2022
UDAKO ARATZ-AIZKORRIKO ZEHARKALDIA

Iaz Aralarren egin genuenari jarraipena emanez aurten Aratz-Aizkorri parke naturaleko gailur eta bazterrak ezagutzeko helburua izango dugu.

Orain dela bi urte Gaztaren Bidea eginez zeharkatu genuen Aratz-Aizkorri parke naturala. Aurten bertara itzuliko gara baina kasu honetan beste txoko batzuk ezagutuko ditugu besteak beste bertako gailur esanguratsuenetara igoz. 2010 eta 2007 bitartean jaiotakoentzat izango da eta hiru txanda egongo dira.

Egun bakoitzean egingo ditugun "etapak" zehaztuta daude, baina talde bakoitzaren adin eta ezaugarrien arabera eta eguraldia ere kontuan izanda, "etapa" horiek moldatu egin litezkeke, hasierak eta bukaerak mantenduz baina irteera laburtuz edo luzatuz. Gazteek ondo pasatzea eta horrekin batera beren segurtasuna izango dira irteerak moldatzea baldintzatuko dutenak.

5 egun mendian pasatzeko motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka!!

EGUTEGIA:

(BETETA) Ekainaren 27tik uztailaren 1era (2009an jaiotakoentzat)
Uztailaren 4tik 8ra (2010ean eta 2009an jaiotakoentzat)
(BETETA) Uztailaren 11tik 15era (2008an eta 2007an jaiotakoentzat)

PROGRAMA:
Lehen eguna: Zegama-Beunde
Zegamara gurasoen kotxeetan antolatuta joango dira gazteak eta lehen eguneko bazkaria eta merienda etxetik eraman beharko dituzte.
Bigarren eguna: Beunde-Aratz-San Adrian
Hirugarren eguna: San Adrian-Aizkorri-Urbia
Laugarren eguna: Urbia-Artzanburu-Arantzazu
Azken eguna: Arantzazu-Aloña-Oñati  (Gurasoen kotxeetan antolatuta itzuliko gara Tolosara)

PREZIOA: 200 euro (Bazkideentzat 180 euro)

Taldea osatu eta zure seme-alaba onartua izaten denean konfirmazio mezua bidali eta zeharkaldiaren kobroa egingo dizugu zure kontu korrontetik
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Zumardiako bazkidea zara? *
Partaidearen Izen-Abizenak: *
Jaiotze Data: *
MM
/
DD
/
YYYY
Gurasoaren izen abizenak *
Telefonoa: *
E-maila: *
Adierazi zein txandatan eman nahi duzun izena: *
Kontu korrontea (Iban-arekin) *
Nire seme-alabaren (partaidearen) argazkiak/irudiak atera eta zabaltzeko baimena ematen dut: *
Partaideak begiraleek jakin beharreko gaixotasun/ezintasunen bat badu adierazi mesedez:
A copy of your responses will be emailed to the address you provided.
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
reCAPTCHA
This form was created inside of Zumardia. Report Abuse