BERDINTASUNA_ERAIKI
Zure inguruan ohikoa al da hizkera matxista edo horrelako portaerak izatea?
Ezagutzen al duzu zure inguruan edozein motatako indarkeria matxistaren egoerarik?
LGTBI+ pertsonei tratu diskriminatzailea eman zaien egoerak bizi izan dituzu?

Berdintasunaren arloan azken urteotan aurrerapausoak eman diren arren, gure belaunaldiaren eta gizartearen erronka handienetako bat izaten jarraitzen du.

Jokabide matxistak edo mikromatxistak ohikoak izaten jarraitzen dute pertsonen bizitzaren eremu guztietan, sexu-aniztasunagatiko portaera diskriminatzaileak bezala. Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko, sakonki berrikusi behar da gizarte-, hezkuntza- eta lan-sistema osoa.

Indarkeria fisikoa, psikologikoa edo hitzezkoa, aukerarik eza, erabakiak hartzeko espazioen maskulinizazioa eta soldata-arrakala, beste errealitate askoren artean, emakumeen errealitatearen parte dira oraindik ere.

LGBTI+ errealitateei dagokienez ere, lan asko dago egiteko, tratu diskriminatzailetik aurreiritzi eta estereotipoetara, kolektibo horrek eskubide guztiak gaitasun osoz gozatzeko egiteko dagoen lan guztia ez aipatzearren.

Berdintasunarekin zerikusia duten errealitate hauek edo beste batzuk bizitzea egokitu bazaizu, konta iezaguzu eta esaguzu nola konponduko zenituzkeen.

ENTZUTEN DIZUGU

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy