Ekaineko Mendi Irteera
Kaixo lagunok!

Ikasturteko azken mendi martxa proposamenarekin gatorkizue ekainaren 19rako.
Oraingo honetan, txango berezi bat proposatzen dizuegu, egun osokoa eta oso oso polita eta berezia: Santoña- Faro del Caballo- Berriako Hondartza.

Ibilbidea itsaso ondotik egingo dugu, Buciero mendia zeharkatuz eta itsasoaren ur urdin urdinak tarteka tarteka ikusiz, postal eder bat balitz bezala.

Txango atsegin honen erdian, ‘Faro del Caballo’ izeneko itsasargia bisitatzeko aukera izango dugu. Bertara heltzeko 700 eskilara jeitsi eta igo behar dira. Pena merezi duen arren, bidea nahiko aldapatsua da eta zaila gerta liteke umeekin joateko. Jeitsiera zaila ikusi edo atsegin ez dutenek, goialdean zabalune bat dute jolastuz edo hamaiketakoa eginez itxaroteko.

Itsasargia ikusi ondoren, bidea jarraituko dugu Berria hondartzaraino. Bazkaldu eta arratsalde pasa ia bi kilometro dituen hondartza honetan egingo dugu.

Honakoak dira irteeraren ezaugarriak:

- Irteera: 9:00ean Allenden (Mestikako irteeran) eta 18:00etan Berriako Hondartzan.

- Ibilbidea: 8,5 km – Santoña – Faro del Caballo – Berria Hondartza (Zehaztasun gehiago nahi baduzue jaitsi dezakezue Koomot aplikazioa eta Txikaletos perfilean ikusi txangoa)

Animatu familiak, ederto pasatuko dugu eta!
Elene Izaguirre *
Olga Sevillano *
Zenbat pertsona etorriko zarete? *
Telefonoa *
E-maila *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy