[IZENA EMAN] Arin-Arin aurkezpenak. 'Ekintzaileon Txanpa' lehiaketa
Kaixo lagun:

Honen bidez izena emango duzu Enpresarean Azokako Arin-arin saioan, urriaren 22an Orona Gallery aretoan egingo dena.

Aurreko edizioetan bezala, parte-hartzaileok ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzue, arin eta labur. Helburua da onuragarriak izan daitezkeen eta garatzeko aukera duten ekimen berritzaileak ezagutzea eta ekarpenak egitea, sormena garatu zein elkarlanerako bide berriak irekitzea.

Epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

Inspiratzen joateko, hemen ikus dezakezu 2018an ospaturiko Enpresarean Azoka: https://enpresarean.eus/info/ikusi/enpresarean-azoka/enpresarean-azoka-2018

Orain, mesedez, saioan izena eman nahi baduzu, zehaztu nor zaren, nondik zatozen eta zein aurkezpenekin harrituko gaituzun. Adierazi, azkenik, zure harremanetarako datuak eta berehala deitu edota idatziko dizugu ekitaldiaren eta egingo duzun aurkezpenaren nondik-norakoak definitzeko.

Zalantzarik izanez gero, info@enpresarean.eus e-postara idatzi eta lagunduko dizugu.

Mila esker eta laster arte,

---
Antolatzailea: Enpresarean.eus |  Bai Euskarari Elkartea
Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Spri Taldea, Laboral Kutxa eta Hernaniko Udala
Laguntzailea: Orona Fundazioa
----
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Enpresa / Elkartearen izena *
Aurkezpena egingo duenaren izen - abizenak *
Enpresarean Azokan parte-hartzeko arrazoia / interesa *
Aurkezpenaren azalpen laburra *
Harremanetarako e-posta *
Harremanetarako telefono zenbakia *
Bestelako iradokizun edota zalantzarik baduzu, adierazi hemen
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Arteman Komunikazioa Comunicación. Report Abuse