2018-2019ko BERRItsuTABERNA-n IZENA EMATEKO GALDETEGIA
BERRItsuTaberna baliabide berritzaileak partekatu eta zabaltzeko asmoarekin sortutako egitasmoa dugu.

Egitasmo honen helburua berdinen arteko ikaskuntza bideratzea da, baina egoera ez formalean. Maiatzaren 2an, Donostiako San Telmo Museoan eguerdiko 12:00etan izango da hitzordua gure ohiko bileraren ostean.

Bertan, hezkuntza-pilula desberdinak aurkeztuko dira, bakoitzak 5 minutuko iraupenekoak; trikimailuak, aholkuak, tresnak, baliabideak, jarduerak, egindako proiektuak, praktika txikiak... eta bitartean edaritxo eta mokadu bat hartuko ditugu. Hezkuntza-pilulak ez dira hitzaldiak, ez ponentziak, ezta betiko “adituen” azalpen luzeak ere. Pilulak gelan zuzeneko erabilera izango dute, praktika txikiak, ez proiektu pedagogiko zabalak. Entzuten duguna gure geletan aplikatzeko gai izatea nahi dugu.

Zalantzak, galderak... izanez gero solasaldian argituko dira aurkezpenak bukatzean, orduan, zure gustukoa den horretara hurbildu eta berriketan aritzeko aukera izango duzu.

Pilulak grabatuko ditugu, ostean, zabaldu eta denon eskura izateko aukera eskainiz.

BERRItsuTABERNA nahiz eta informala izan ez ahaztu izena eman beharko duzula. Izen ematea ezinbestekoa da nahiz eta ohiko bilerara bertaratu. Izen eman dezake kalitate arduradunaz edo zuzendariaz gain ikastetxeko beste edozein irakaslek, guztioi bideratutako ekimena baita.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
BERRItsuTABERNA: IRAKASLE, IREKI ZURE GELA ... ZATOZ SAN TELMO MUSEORA! ........ 12:00etan 5 minutuko 12 pilula zoragarri, 12 esperientzia paregabe gelan aplikatzeko !!!!
Izen-abizenak *
Ikastetxea *
Korreo elektronikoa *
Oharrak
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Berritzegune Nagusia. Report Abuse