EKIMEN BATZORDEETARAKO KIDE BEHARRA
Zurriola Ikastolan gurasoek eta familiek duzuen papera indartzeko helburuarekinĀ Ikastolak dituen hainbat EKIMEN BATZORDE ezagutu eta bertan parte hartzeko aukera eskaini nahi dizuegu.
Lan-talde hauen funtzioak eta lan-dinamika batzorde bakoitzak erabakitzen du, eta, beharrezkoa denean, Zuzendaritza Taldeko eta Artezkaritza Taldeko kideen laguntza jasotzen dute.
Batzorde ezberdinetako taldeak indartu behar ditugu. Hortaz, zure burua hauetako batean parte hartzeko gogoz ikusten baduzu, biziki animatzen zaitugu izena ematera.
(*)Lanerako gogoaz gain nahitaezkoa ikusten dugu hautagaiak euskaraz jakitea. Izan ere, bilera guztiak euskaraz egiten ditugu.