Balioei atxikitzeko konpromisoa herritarrak
LEIOAKO ZURRUMURRURIK EZ ESTRATEGIA

Zurrumurrurik Ez Estrategia gizartea sentsibilizatzeko ekimena da, eta honako hauek ditu helburu: diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasun kulturalaren onurak balorean jartzea. Leioako kasuan, Udaleko Hezkuntza Sailak bultzatzen du eta gizarte-erakundeen eta gizabanakoen talde zabal baten laguntza dauka.

Ahalduntzea eta herritarren kritikotasuna sustatzen ditu estrategiak, aldaketa bat lortzeko migratzaile eta errefuxiatuekiko nahiz aniztasun kulturalarekiko pertzepzioetan, jarreretan eta jokabideetan.

Honako hauek dira helburuetako batzuk:

- Leioako herritarrak, banaka nahiz erakundeetako ordezkari gisa, inplikatu eta trebatzea.

- Pentsamendu kritikoa bultzatzea eta estereotipoei, aurreiritziei eta zurrumurru faltsuei buruz sentsibilizatzea.

- Agenda politikoan eta sozialean eragitea, hartara, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioa prebenitzea gizartearentzat helburu kolektibo oso garrantzitsua dela onartzeko.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy