Etxeko LanKide - Laguntza-eskaera
Kaixo, Axularkide:

Bizitzen ari garen egoera berezia da, zalantzarik gabe. Ikastolan ikaslerik ez egon arren, lanean jarraitzen dugu, eta irakasle gehienek etxetik egiten dute lan. Horretarako familiei oharrak eta aholkuak eman dizkiegu. Hala ere, jakin badakigu guraso batzuentzat zailtasunak nabariak direla. Nahiz eta irakasleen orientabideak izan, euskara menperatzen ez duten gurasoek ezin diete seme-alabei nahi bezainbeste lagundu eta, ebidentea denez, ezin dute horretarako irakasle partikularrik kontratatu.

Hori guztia dela-eta, ikasle ohiokin gogoratu gara, zurekin Axularkide. Zure denbora pixka bat, astean bi ordu edo ordubete, besterik ez, familia horietako seme-alabei laguntzera dedikatzeko prest egongo al zinateke? Baiezko kasuan, jarraitu beharreko prozedura hau izango litzateke:

-Bete inprimaki hau zer mailatako ikasleri, zer ikasgaitan eta zer ordutan lagun diezaiekezun adieraziz. Kontuan izan ikasleak goizez irakasleen asistentzia telematikoz lanean izango direla eta, etxeko lanak egiteko laguntza behar izanez gero, 16:00etatik aurrera izango litzatekeela.

-Zerrendan boluntario batzuk dauzkagunean, familiei eskaintza egingo diegu, baina boluntarioen izenak eta kontaktua eman gabe, noski.

-Ikasle baten beharra zure eskaintzari egokitzen bazaio, biak e-mailez harremanetan jarriko zaituztegu zeuk eskainitako orduan edo orduetan lagun diezaiozun.

-Esan bezala, lehenengo harremana e-mailez izango litzateke, baina hortik aurrera boluntarioak eta ikasleak erabakiko lukete komunikazioari jarraipena nola eman (telefonoz, bideo-bileraz, txat-moduko aplikazioaz...)

Egoera berezia denez, ez dakigu ekimen honek arrakasta izango duen ala ez. Hala ere, ikasle ohi eta familia askok edo gutxik parte hartu arren, familia horien karga arindu eta eskertuko luketelakoan gaude.

Beste ikasle ohiekin harremanetan baldin bazaude, edo laguntzeko prest egon daitekeen beste edonorekin, pasa iezaiozu mezu hau, mesedez.

Aldez aurretik, mila esker. Besarkada bat.

                                                                     Axular Lizeoko Zuzendaritza Taldea
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izen-deiturak *
E-mail *
Zure espezialitatea *
Required
Zer ziklotan lagunduko zenuke? *
Required
Iruzkin edo oharren bat baduzu, idatz ezazu hemen, mesedez.
E-mailaz gain, komunikatzeko beste tresnak *
Required
Ondo datorkizun eguna edo egunak *
Required
Ondo datorkizun ordua edo orduak *
Required
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Axular Lizeoa. Report Abuse