2019-2020 JANGELA ZERBITZUA - MARTXOKO ALDAKETAK
Dakizuenez, 2019ko ekaineko Batzarrean adierazi zenez, hiruhileko bakoitzaren bukaeran soilik izango da aukera zerbitzuetan bajak eta aldaketak emateko. Hori horrela, inprimaki hau bete, JANGELA zerbitzuan, apiriletik aurrera orain arteko erabilerarekiko inolako aldaketarik egin nahi izanez gero.

ADI! INPRIMAKI HAU BETE ETA AZKEN PAUSUKO "BIDALI" BOTOIA SAKATU ETA GERO, ZUEK ADIERAZTEN DUZUEN HELBIDE ELEKTRONIKOAN JASOKO DUZUE, ESKAERA HONEN KOPIA BAT. MESEDEZ, GORDE KOPIA HORI ZIURTAGIRI GISA.

Behin eskaerak jasota, aztertu egingo dira posible diren ala ez eta jakinaraziko zaizue e-mailez martxoaren 27rako.

OHARRAK:
Epea: MARTXOAK 20
Haur bakoitzeko inprimaki bat bete mesedez.

ALTA eskaera bideratuz gero, EZINBESTEKOA DA ikasleak edonolako alergia edo intolerantzirik baldin badu jangelan HASI BAINO LEHEN medikuaren txostena idazkaritzan entregatzea. Bestela, beste umeen jaki berdinak izango ditu.

SALBATORE MITXELENA IKASTOLA-k jantoki zerbitzua du. Honen eta bertan banatzen diren menuen kudeaketa egokia burutzeko, beharrezkoa da ikasleen elikadura beharrak ezagutzea, azken horiek inolako kalterik edota erreakzio alergikorik jasan ez dezaten. Hori dela eta, SALBATORE MITXELENA IKASTOLA-ko Zuzendaritzak, indarrean dagoen datu pertsonalen babeseko araudia aplikatuz, gurasoen edota legezko tutoreen onarpena eskatzen du datu horiek jantokiaren kudeaketaz arduratzen diren enpresei komunikatzeko; horretarako, inprimaki honetan adierazten diren datuak beteta, jarraian aipatzen dena onartzen dut:
1. SALBATORE MITXELENA IKASTOLA-k nire onarpena eskatu duela nire seme/alabaren, osasun datuak eta bestelako edozein behar bereziren ingurukoak zentroko jantokia kudeatzen duen enpresari komunikatzeko, adin txikikoak behar duen dieta berezia kudeatzeko, eta horren arabera, NIRE ADOSTASUN ESPRESUA EMATEN DUT.
2. Onarpen hau eman aurretik SALBATORE MITXELENA IKASTOLA-k datu pertsonalen tratamenduari buruz eman didan informazioa irakurri eta ulertu dudala; eta bereziki adierazten dut, SALBATORE MITXELENA IKASTOLA-ra idatzi bat bidaliz, edozein momentutan nire onarpena atzera botatzeko dudan eskubideaz informazioa jaso dudala.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Ikastolako pribatutasun politika *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Salbatore Mitxelena Ikastola. Report Abuse