HILEKOAREN TABUA NEPALEN: CHHAUPADI ETA HAREN ONDORIO PSIKOLOGIKOAK
Azaroaren 12an, 12:00etan, Psikologia Fakultateko Areto Nagusian dokumental-emanaldia eta Edurne Pasabanekin solasaldia egongo da.
Egun COVID19aren hedapenak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoera dela eta, edukiera kontrolatu ahal izateko ezinbestekoa izango da izena ematea. Era berean, edukiera mugatua izango denez, eserlekuen erreserba izen-emate ordenaren arabera egingo da. Bestalde, pertsona-pilaketak ekidite aldera, 15 minutu lehenago etortzeko eskaria egiten dizuegu. Mila esker!
OHARRA: Aretoaren edukiera betetzen denean (58 lagun) itxiko da izen-ematea.