Lan eta familia bateratzeak/kontziliazioak gurasotasunean duen eragina
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Sin título
Deustuko Unibertsitateko Deusto Family Psych ikerketa-taldean, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haur Zuzendaritzarekin lankidetzan, lana eta familiaren bateragarritasunari eta familia-harremanen inguruan ikerketzen ari gara, eta guraso nahiz seme-alabei parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Ikerketaren helburua lana eta familia bateragarri egitea da. Horretarako, gurasotasun positiboarekin eta seme-alaben ongizatearekin erlazionaturiko mekanismoak aztertu nahi dira eta babes- eta arrisku-faktoreak identifikatu. Zure parte hartzea familia eta lana uztartzeari, guraso-estresari, gurasotasunari, erresilientziari eta ondoez psikologikoari buruzko online galdetegi batzuk betetzea litzateke (birritan. Galdetegiak osatzeak 30-35 minutu inguru daramatza). Esker on gisa, gurasoek Iñigo Ochoa de Alda doktoreak (psikoterapeuta familiarra eta unibertsitateko irakaslea) emandako tailer baterako gonbita jasoko dute. Bertan, lana eta familia bateratzeko jarraibideak eskainiko dira, baita zalantzak eta kezkak argitzeko gune bat ere.

Zure seme-alaba Bigarren Hezkuntzan badago, ikastetxean galdetegi batzuk ere osatuko ditu, familia eta lana uztartzeari, ahaidetasunari, ongizateari, familiako bazkariei, emozioen erregulazioari, Interneteko jokabide arriskutsuei eta familia-erresilientziari buruzko galderak eginez. Zure seme-alaba azterketan parte hartzea nahi ez baduzu, idatzi mesedez, ikastetxeari hau adierazteko. 14 urtetik gorako nerabeei galdetegiak osatu aurretik parte hartu nahi duten galdetuko zaie.

GARRANTZITSUA: galdetegiak, denbora bat pasata, bigarren aldiz osatzeko eskatuko dizugunez, posta elektronikoa eskatuko dizugu galdetegien bigarren tanda bidaltzeko.

Parte-hartzea guztiz borondatezkoa da, eta parte-hartzaile guztien konfidentzialtasuna gordeko da. Nahi duzun unean ikerketa uzteko eskubidea duzu.
Ikerketaren edo zuen parte hartzearen inguruko zalantzarik edo galderarik izanez gero, ikerketa-taldearekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektroniko honen bidez: conciliacionyfamilia@deusto.es
___________________________________________________________________________________________________________________

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa (DBEO), betez, eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizuegu datuak ikerketa honen esparruan baino ez direla erabiliko.

Datu hauek enkriptazio-sistema baten bidez babestuko lirateke, eta estatistikoki prozesatuko den fitxategi batean gordeko lirateke (SPSS programa). Azterlana egingo duen ikerketa-taldeak bakarrik izango du fitxategi horretara sartzeko aukera.
Azterlanaren datu-fitxategia azterlanaren ikertzaile nagusiaren, Ana Martínez Pampliegaren, ardurapean egongo da, eta haren aurrean erabili ahal izango ditu uneoro bere datu pertsonalak eskuratzeko eskubideak, datu okerrak zuzentzeko, datuak ezabatzeko eskatzeko, tratamenduren bat mugatzeko edo erabileraren baten aurka egiteko, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

Era berean, erakundeak egindako datuen tratamenduarekin ados ez bazaudete edo zuen eskubideak urratu direla uste baduzue, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidaren berri ematen dizuegu.
Mesedez, erantzun hurrengo galderei: *
Bai
Ez
Ikerketaren helburua ezagutzen dut
Azterketari buruzko galderak egiteko aukera izan dut
Badakit ikerketa honen emaitza orokorrei buruzko informazioa eska dezakedala azterketa amaitutakoan.
Ikerketan parte hartzea onartzen duzu? *
Adostasunaren inguruko oharrak
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Universidad de Deusto. Report Abuse