Itzulpena, itzulpen automatikoa eta euskararen erabilera
Gizarte elebidun eta eleaniztunetan ohikoa den moduan, euskara hitz egiten den eremuetan, jende askok egin behar izaten ditu itzulpenak, profesionalki nahiz bestela, idatziz edo ahoz, era inprobisatuan edo aldez aurretik jakinda. Gainera, itzultzaile automatikoak ugaritu egin dira azken boladan, eta, haien eraginez, aldatzen ari da itzulpenak egiteko dugun modua.

Galdetegi honen helburua da, testuinguru hori oinarritzat harturik, itzulpenaren inguruko zenbait datu jasotzea: nork itzultzen duen, zer itzultzen den, eta nola. UPV/EHUko HiTZ zentroan ari gara azterketa hau egiten (http://hitz.eus), Ixa ikerketa-taldean (http://ixa.eus).

Galdetegiak hiru atal ditu: (1) itzulpenari buruzko galderak, oro har; (2) itzulpen automatikoaren erabilerari buruzko galderak; eta (3) itzulpen automatikoak euskararen erabileran duen eraginari buruzko galderak.

Galdetegi honen bidez jasotako datu guztiak anonimoki tratatuko dira, eta ikerketa-helburuetarako baino ez dira erabiliko. Informazio gehiago eta pribatutasun-politika, hemen: https://labur.eus/GNLqU. Galdetegi hau betetzen baduzu, aintzat hartuko dugu baldintza horiek ulertzen dituzula eta zure parte-hartzea borondatezkoa dela.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy