Nondik gatoz? Euskararen hausnarketa estrategikoa. Garesko Udala.
Garesko Udalak aztertu nahi du udalerriko euskararen egoera zein den eta etorkizunean nora ailegatu nahi duen.  
Galdetegi hau abiapuntua izanen da ondoko helburuak lortzeko:
•Azken urteetako euskararen ibilbidea eta egungo egoera.
•Herritarren iritziak jasotzea.
•Euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak baloratzea eta hobetzeko proposamenak jasotzea.
•Eragile aktiboak identifikatzea.

*Galdetegia betetzeak 10 minutuko lana eskatuko dizu.
Galdetegi hau urriaren 9a arte aktibo egonen da.

 Esker anitz tarte bat hartzeagatik.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Izen-abizenak:
Telefono zenbakia (hautazkoa):
Lan taldeetan parte hartzeko prest egonen zinateke? Urrian parte hartze prozesua abiatuko dugu, eta 2 batzar eginen ditugu herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko.  (Lehenbizikoa urriaren 20an, 19:00etan, Vinculo etxean eta bertzea azaroan)                                                                                                                 
Clear selection
1.  Zure ustez, zein da lehentasunezko arloa euskararen erabilera sustatzeko?
2. Zure ustez zein esparrutan eragin behar da lehentasunez?
3. Zure ustez, zer egin dezakete Udalak eta Garesen egoitza duten bi mankomunitateek euskararen ezagutza eta erabilera handitzeko?
GARESKO UDALAREN EUSKARA PLANA.
Jarraian, Garesko Euskara Zerbitzuaren plangintza barruan azken urteetan proposatu dituen helburu eta ekintza zerrenda bat duzu, baloratu:
FAMILIA TRANSMISIOA
4. Familiei baliabideak ematea eta eskaintzea hizkuntza barneratzeko prozesua lagundu eta errazteko: era Nafarroa, jolas tailerrak eta abar. *
5. Haur jaio berrien gurasoendako kanpainak: handitzeko prozesuan hizkuntzen garrantzia azpimarratuz . *
6. Familian euskararen transmisioaren gaineko sentsibilizazioa egitea hizkuntza aniztasunaren testuinguruan kokatua: kafe solasaldiak. *
Erantzunen inguruan zure iritzia eman nahi baduzu, hemen idatzi:
EUSKALDUNTZE-ALFABETATZE
7. Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eragileen arteko sareak lantzea; AEK, Euskara Zerbitzua, eskola eta Tortotxiki. *
8. Mintzakide: euskara ikasten ari direnendako erabilera esparruak sortzea. *
9. Euskara ezagutza bultzatzea: euskara ikasteko dirulaguntzak. *
Erantzunen inguruan zure iritzia eman nahi baduzu, hemen idatzi:
IRAKASKUNTZA
10. Haurrek euskaraz ikasteko abantailak eta ezaugarriak gurasoei azaltzea. *
11. D ereduaren matrikulazioa igotzea, nagusitasuna lortu arte. *
12. Eskola inguruko zerbitzuak (garraioko zaintzaileak, jantokiko begiraleak, atezaina...) euskaraz bermatzea. *
13. Haur eskolan euskara lerroa ezberdinduta lortzea. *
14. Erabilera bultzatzeko programak eskolan ezartzea (Mintza eta jolas, bertsolaritza, antzerkiak...) *
Erantzunen inguruan zure iritzia eman nahi baduzu, hemen idatzi:
UDALA
15. Udal eta mankomunitateetako zerbitzuetan herritarrekiko arreta euskaraz bermatzea. *
16. Euskararen ordenantzaren jarraipena, ebaluazioa eta eguneratzea egitea. *
17. Udalarendako estrategikoak diren esparruetan euskara sustatzea; aisialdia, kirola, merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak... *
18. Euskara bultzatzeko plangintza egitea, jarraitzea eta ebaluatzea. *
19. Udalaren menpeko zerbitzuetan langileen euskararen ezagutza bermatzea (musika eskola, haur eskola...) *
Erantzunen inguruan zure iritzia eman nahi baduzu, hemen idatzi:
KIROLA/AISIA ETA GAZTEAK
20. Euskaraz hitz egiteko guneak sortzea. *
21. Gazteen artean euskararekiko interesa piztea eta motibazioa indartzea. *
22. Erabilera handitzea. *
23. Gazte eta helduendako (12-30) ekintzak sustatzea: euskarazko futbol taldea, musika, dantza, irakurketa kluba, hizkuntza informalak lantzea (hitanoa, bertako erramoldeak)... *
24. Euskarazko udalekuetan parte-hartzea bultzatzea; dirulaguntzak. *
Erantzunen inguruan zure iritzia eman nahi baduzu, hemen idatzi:
KULTURGINTZA ETA LIBURUGINTZA
25. Liburu argitalpenak: tokiko sortzaileak eta bertako euskararen berezitasunean laguntzea. *
26. Liburutegian euskararen erabilera bultzatzea (kultur kontsumoa, jarduerak...) *
27. Gazteengan euskarazko kultur sormena sustatzea. *
28. Euskal kultura ume, gazte eta helduengana hurbiltzea: Euskara kultur zikloa, Korrika Kulturala... *
29. Besta giroan euskararen sentsibilizazioa egitea, ekintza sinbolikoak eta topagunea: Euskal jai. *
30. Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea haur eta gazteen artean: Etxepare haur album ilustratuen lehiaketa... *
Erantzunen inguruan zure iritzia eman nahi baduzu, hemen idatzi:
INGURUNE DIGITALA ETA KOMUNIKABIDEAK
31. Tokiko hedabideetan euskararen presentzia handitzea, paperean nahiz digitalean. *
32. Euskarazko komunikabideak ezagutarazi eta eskura jartzea. *
33. Euskaraz ikasi eta bizi ahal izateko informazioa eta baliabideak erraztea: Elaide. *
Erantzunen inguruan zure iritzia eman nahi baduzu, hemen idatzi:
MOTIBAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA
34. Euskararekiko atxikimendua bultzatzea. *
35. Euskararen corpusa zaintzea eta ezagutaraztea: oikonimoak (etxe-izenak), hitzak, euskararen historia, toponimiak (toponimo edota toki-izenak)... *
36. Euskararekiko sentsibilizatzea, euskararen irudi positiboa transmititzea. *
37. Euskaraldia. *
Erantzunen inguruan zure iritzia eman nahi baduzu, hemen idatzi:
Orokorrean, euskararen inguruko ideia, proposamen edota iritzi azaldu nahi baduzu, jarraian idatz dezakezu:
Esker anitz zure ekarpenengatik.
euskaragaresen@gares.eus Garesko Udala.
 *Oharra: Galdetegi honetan jasoko den informazio guztia Garesko Udalak modu anonimoan erabili eta kudeatuko du.
Lege-oharra: Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna  GARESKO UDALA da eta euskara bultzatzeko eta sustatzeko berariazko jardueren garapenean parte hartzearen kudeaketa du helburu. Datu eta bertze eskubide batzuk eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, udal bulegoetara joz: Julian Mena enparantza z/g, 31100 Gares, (Nafarroa). Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko. Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar. Informazio gehiago: webgunearen pribatutasun politika www.puentelareina-gares.com
*
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy