ZAINTZA ZERBITZUA
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *

2023-2024 ikasturtetik aurrera, Dobera Euskara Elkarteak, goizetan, haur zaintza behar duten familiei zuzendutako zerbitzua eskainiko du. Eguneko lehen ordu hauetan, haurrak giro euskaldun, goxo eta ludikoan egongo dira, eguna ahalik eta modu atseginenean hasteko. Bertan: jolasak, mahai jokoak, irakurketa, margoketa... egin ahal izango dira.

Goizeko zaintza honetan ere, Doberak bere helburuei eutsiko die: umeen artean euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi da. Baina ez hori bakarrik, era berean, umeek hezkidetza, elkarlana eta talde sentimendua bultzatu, euskal kultura ezagutu eta lagun berriak (adin ezberdinetako haurrak elkarrekin egongo dira) ezagutzea nahi dugu.

Doberako hezitzaileak arduratuko dira umeen harrera goxoa egiteaz. Haurrak hartzeaz gain, gurasoen oharrak ere jasoko dituzte, gero ume bakoitzaren tutoreari helarazteko. Hezitzaile hauek arduratuko dira, noski, umeak beren irakasleekin uzteaz.

  • Egutegia: Eskolako egutegia errespetatuko da. Irailean hasi eta ekainera arte. Astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: 7.30etatik 9.00ak arte. Sarrera ordua malgua izango da, familia bakoitzaren beharren arabera.
  • Parte hartzaileak: HH2 - LH6ko ikasleak.
  • NonHaurren izen emate kopuruaren arabera erabakiko da non elkartu: eraikin bakarrean edo ezberdinetan... Momentuz, Meabeko musika gelan elkartzen dira.

*Prezioak:
  • Hilekoa: Ohikoa 65€ - Doberako bazkideek 60€
  • Anai-arrebak: 55€ - Doberako bazkideek 50€
  • Aldizkako erabilera: 7€ - Doberako bazkideek 6€  (21,00 euroko (3 egun) kuota minimoa)

*Baldintzak:

  1. Zerbitzuarekin aurrera egiteko, gutxieneko kopuru batek eman beharko du izena. Dagoeneko zerbitzua martxan dago.
  2. Ohiko erabiltzaileen ordainketa hilabetero egingo da, joan ala ez joan.
Aldizkako zerbitzua: 
  • 2024ko urtarriletik aurrera 21,00 euroko (3 egun) kuota minimo bat egongo da. Eta hortik aurrera zerbitzu bakoitzeko 7€ (6€ bazkideek) gehituko zaizkio eguneko.
  • Zerbitzua behar izanez gero, gutxienez 24 orduko lehentasunarekin egin behar da eskaera. Eta zerbitzua astelehenean behar izanez gero, 72 orduko lehentasunarekin.
*
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Dobera euskara elkartea. Report Abuse