Gasteizko Udalari eskaera

Euskarak, azken urteotan, Gasteizen izan duen susperraldia goraipatzekoa izan da. Euskaldunak, egunez egun, gero eta gehiago gara gure hirian, eta, ezagutzatik harago, erabileran emandako aurrerapausoa ere nabarmena izan da, eredugarri izateraino.

Argi dago egoera hau ez litzatekeela posible izango eragileen esfortzu, erakundeen babes eta norbanakoen inplikaziorik gabe. Guztiok bide berean emandako urratsek ahalbidetu dute bilakaera positibo hori, eta hala izaten jarrai dezan desio dugu.

Tamalez, kezkaz bizi dugu azken hilabete hauetan gasteiztarrontzat erreferente izan beharko lukeen Antzokia eta Euskararen Etxea gure bizimoduetatik desagerrarazi izana.

Hamarkada batez, Oihaneder Euskararen Etxea funtsezko gunea izan da euskaraz bizi, ikasi eta gozatu nahi izan dugun euskaltzaleontzat. Horregatik, pozez hartu genuen bere jarduna behin behinekoz eten eta Gasteiz Antzokiaren proiektuak beste dimentsio bat hartu behar zuela jakitea.

2022ko urrian adierazi zuen Gasteizko Udalak, Ruiz de Bergaratarren jauregiko lanak amaitutzat emanda, Izaskun Arrue Kulturgunea abian jartzeko azken pausuak bakarrik eman behar zirela. Urte eta erdi igaro da orduz geroztik, eta Antzokiak ateak noiz irekiko dituen datarik ezagutu gabe jarraitzen dugu oraindik.

Kultur sortzaileek sorgunea behar dugulako, kulturzaleek eskaintza bat behar dugulako, eragileek topaketarako gune bat behar dugulako, herritarrek plaza bat behar dugulako eta euskarak bere tokia behar duelako adierazpen hau sinatzen dugunok Gasteizko Udalari eskatzen diogu Gasteiz Antzokia martxan jartzeko neurriak berehalakoan har ditzala eta lehentasunez joka dezala Gasteizek beharrezko duen proiektua berandu baino lehen abian izateko.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izen abizenak *
NAN zenbakia *
Sinadura *
Required
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy