Nolakoa izango da Zumaia 2050ean?

Belaunaldi arteko ariketa kolektibo bat da inkesta hau, etorkizuneko Zumaiari begira jarriko gaituena. 14-15 urteko nerabe zumaiarrek (DBH3ko ikasle guztiak) jakin nahi dute gurasoengandik nolako Zumaia jasoko duten, zer espero dezaketen, zer arazo, erronka edo aukera izango dituzten etorkizunean. Gurasoek erantzun beharreko inkesta da hau.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Inkestako galderak erantzun aurretik

Galderei erantzuten hasi aurretik bi datu jakin nahi ditugu, estatistikak osatzeko. Lasai, inkesta hauek erabat anonimoak dira, eta datuak soilik erabiliko dira lan honen testuinguruan. Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Adierazi zure generoa *
Jatorriz nongoa zara? *
BIZTANLERIA

AZALPENA: Aurreikuspenen arabera, biztanleria gero eta zaharragoa izango da gure herrietan. Batetik, urte gehiago bizi garelako; bestetik, haur gutxiago jaiotzen direlako. Zahar gehiago eta gazte gutxiago, labur esanda. Horrek hainbat ondorio izan ditzake: edadetuak zaintzeko baliabide gehiago behar izatea, lanpostu guztiak betetzeko zailtasunak izatea jende faltagatik... Bestalde, migrazio mugimenduak izaten dira herrialdeen eta herrien artean: atzerritik datoz batzuk bizimodu hobeago baten bila, beste batzuk badoaz hemendik lan bila; eta inguruko herrien artean ere izaten dira mugimenduak, herri batzuk hazten ari dira eta beste batzuk biztanleria galtzen.

2050ean, Zumaiak zenbat biztanle izango ditu? *
Zahar eta gazteen arteko proportzioa nolakoa izango da? *
Jatorriari dagokionez, nolakoa izango da Zumaia? *
EKONOMIA

AZALPENA: Industria izan da Zumaiako ekonomiaren motorea eta oraindik ere hala da. Dena den, azken urteotan beste jarduera batzuk ari dira indarra hartzen, gehinbat turismoarekin eta aisialdiarekin lotutakoak. Bestalde, lehen sektoreak (nekazaritza, arrantza...) oso pisu gutxi du Zumaian, eta ez dirudi indartzeko joerarik duenik. Azkenik, herriko merkataritza garai zailak bizitzen ari da, kontsumo ohiturak aldatzen ari direlako: gero eta gehiago erosten dugu Internet bidez.

2050ean, zumaiarrak dirutan aberatsago edo pobreago izango dira? *
Zertan egingo dute lan zumaiarrek? *
Nolakoa izango da herriko merkararitza? *
JASANGARRITASUNA

AZALPENA: Mundu mailako erronka da jasangarritasuna, baina zer esan nahi du? Planetak jasan dezakeena baino gehiago ari garela kontsumitzen gure bizimoduarekin, eta martxa hau ez dela bideragarria. Hainbat arlotatik azter daitekeen gaia da; esate baterako, energia eta mugikortasuna. Erregai fosilak erabiltzen ditugu gaur egun energia sortzeko, horiek eragiten dute negutegi efektua atmosferan eta, ondorioz, klima aldaketa. Gainera, agortzen ari dira. Haien ordez, iturri berriztagarria erabiltzen hasi gara, baina nahikoa izango al da? Bestetik, mugitzeko dauzkagun ohiturek ere eragin handia dute energiaren kontsumoan.

2050ean, nolakoa izango da herriko energia kontsumoa? *
Zumaiarrak nola mugituko dira herrian bertan? *
Bi esaldi hauetatik aukeratu zure iritzira gehien gerturatzen dena. *
KLIMA ALDAKETA

AZALPENA: Klima aldaketa gertatzen ari dela baieztatu dute mundu osoko zientzialariek, eta neurriak hartu beharra dago ondorioak oso kaltegarriak izan ez daitezen. Ondorioetako bat itsasoaren igoeraren maila izango da, eta Zumaiari modu zuzenean eragingo dio. Beste ondorio bat izango da euri-jasa bortitzagoak izango direla eta, aldi berean, lehorte garai luzeagoak izango ditugula. Urola ibaiaren itsasadarrean bizi garela kontuan hartuta, nola eragingo digu?

2050ean, Zumaian jasango al ditugu klima aldaketaren ondorioak? 

*

Ondorio posible hauetatik, zein iruditzen zaizu kezkagarriena?

*

Itsasoaren mailaren igoerari aurre egiteko, zer neurri hobetsiko zenuke? 

*
JENDARTEA

AZALPENA: Mundu aldakor honek zer eragin izango du gure herriaren izaeran, ezaugarrietan? Lortuko al dugu herri hobeago bat izatea edo arazoak larriagotu egingo dira? Lortuko al dugu gure ohiturak, hizkuntza eta nortasuna mantentzea edo indartzea, edo galdu egingo dira globalizazioaren aurrean?

2050ean, nolakoa izango da Zumaiako gizartea?

*
Herri nortasuna asko aldatuko al da? *

Hiru esaldi hauetatik aukeratu zure iritzira gehien gerturatzen dena: 

*

2050ean, gaur egun baino hobeto edo okerrago biziko dira zumaiarrak?

*
Amaitu duzu, mila esker inkestan parte hartzeagatik!
Submit
Clear form
This form was created inside of Baleike Kultur Elkartea. Report Abuse