Tailer hau adingabeak dituzten KIROL-ERAKUNDEEI zuzenduta dago; zehazki, erantzukizun-karguak dituzten pertsonei, zuzendaritza-batzordeari, kirol-arduradunari eta abarri. Halaber, adingabeak dituzten pertsonak edo taldeak ardurapean dituzten ENTRENATZAILEEI (teknikari taldeari) zuzenduta dago.
Jardunaldi honen helburua da kirol
erakundeetako klubak edo ikastetxeak entrenatzaileei eta arduradunei
baliabideak eskaintzea, entrenatzen dituzten edo erakundeko kide diren
haurrekin eta nerabeekin mugikorren edo sare sozialen bidez nola komunikatu
behar duten jakiteko aukera emango diena.