NAIZ Kontzertuak · GATIBU
Ia dena prest dago NAIZ Kontzertuez etxetik gozatzeko. Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du ekimenak. Honen baitan, Gatibu (ekainak 5), Nøgen (ekainak 12) eta Zetak (ekainak 19) kontzertuak Sanagustin kulturgunean izango dira. Datozen egunetan emango da jakitera ekainaren 5eko kontzertuaren ordutegia.

Kontzertu hauek zuzenean nahiz streaming bidez ikusteko aukera izango da. Kulturaz kooperatibak kontzertu hauetaz gozatzeko aukera eman nahi die Kultur Bonoduneri. Kontzertu bakoitzerako, hainbat sarrera zozketatuko ditu. Gatiburen kontzertuko 15 sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko ondorengo inprimakia bete dezakezu.

Datozen asteetan Nøgen (ekainak 12) eta Zetak (ekainak 19) taldeak izango ditugu Sanagustingo oholtza gainean. Kontzertu horietako sarrerak ere zozketatuko ditugu Kultur Bonodunen artean. Dena den, behin NAIZ Kontzertu batean izanez gero, ezingo da ondorengo zozketetan parte hartu.

Zozketan parte hartzeko azken eguna astelehena izango da.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izen abizenak: *
Telefono zenbakia: *
Helbide elektronikoa: *
Kultur Bonoaren zenbakia: *
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy