ASKATASUNA BHI .   Lurgarbi - Batxilergoko 2. mailan bigarren eskuko testuliburuen erregistroa

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, ASKATASUNA institutuak LURGARBI egitasmoa aurrera eramanen du.

Zer da LURGARBI?

Testu liburuak prezio erdian erosi edota saltzeko aukera ematen duen egitasmoa, Institutuko Batxilergoko ikasleei zuzenduta.

Baldintzak:

    • Erregistratzeko, hezkuntzaren ikaslearen helbide elektronikoa erabili behar da.
    • Liburuaren prezioa errespetatu behar da saltzerakoan.
    • Testuliburuak egoera onean egon behar du.
    • Saltzaileak eta erosleak adostuko dute non, noiz eta nola egingo duten trukea.
    • Liburuen salmentan COVID-aren kontrako neurri sanitarioak errespetatuko dira.

Liburuak sartu eta gero, erabili duzun korreoan mezu bat jasoko duzu.

Oso garrantzitsua da mezua korreoan gordetzea eta ez ezabatzea.

Mezuaren "EDITAR RESPUESTA" botoian sakatzean egin dezakezu:
 - zure erantzunak zuzendu
 - liburu gehiago erregistratu saltzeko edo kendu saltzen dituzun heinean
 - liburuak "SALDUTA" bezala kudeatzea guztiak saltzen dituzunean

Aldaketa bakoitzak mezu berri bat sortuko du zure korreoan.

Kontuan izan erregistratutako datu guztiak ASKATASUNA WEB ORRIAN Lurgarbirako prestatutako atalean agertuko direla eguneratuak.


Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Departamento de Educación - Gobierno de Navarra. Report Abuse