Bazkide-laguntzaile kanpaina - Garraitz KT
Hasteko eta bat eskerrik asko Garraitz Kirol Taldearen bazkide-laguntzaile kanpainan parte hartzen zauden horri. Jakin ezazue formulario hau betetzean zuen datuak ESKUTUAN geldituko direla eta inork ezingo dituela ikusi.

Urteak daramatzagu (1988tik) herrian lanean, eta azken aldian gure ekintza guztiak ekonomikoki babesteko beharrizana ikusi dugu, eta hori da bazkide-laguntzaile kanpaina honen helburua.

Urtean zehar gazte zein federatuekin aritzen gara lanean. Gaur egun 120 partaidetik gora gara Garraitz Kirol Taldean osatzen dugunak.

Antolatzen ditugun ekintzen artean hauek daude:
- Lekeitioko Triatloia
- Kilin Kala Igeri zeharkaldia
- Gazte Duatloia
- Gazte Triatloia
- Gazte Akuatloia
- Beste hainbat ekintza jaietan

Proba hauetako bakoitzak Lekeitio kirolez eta jendez betetzen dute, eta horrek aurrera jarraitzera animatzen gaitu!

Egiten dugun lana ekonomikoki blindatzeko zuen laguntza eske gatoz oraingoan. 15 €-ko urteko kuota bati esker helburu hau lortzea espero dugu, baina horretarako zuen laguntza behar-beharrezkoa dugu.

Zuen babesa presentzialki emateko aukera ere egongo da, 2022an burutuko ditugun ekintza-txapelketa guztietan. Horretarako karpa bat jarriko dugu, jendea guregana hurbildu eta Garraitz Kirol Taldeari babesa emateko aukera luzatuz.

Aurretiaz eskerrak emanda agurtzen gara,
Garraitz Kirol Taldea.
Sign in to Google to save your progress. Learn more
.
Datuen babeserako legea
Izaera pertsonaleko datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoaren eta horren inguruko araudien arabera, informatuta nago eta datu hauek Garraitz Kirol Taldearen fitxategian sartzeko baimena ematen dut. Aldi berean, izaera pertsonaleko datuen babeserako legean aurreikusitako aldaketa, zuzenketa, sarrera, ezabaketa egiteko eskubidea, Garraitz Kirol Taldearen fitxategiaren arduradun bakarra eginez.
Datuen babeserako legea onartzen dut. *
Required
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of Garraitz Kirol Taldea. Report Abuse