BPXport - Udako jardueren eskaintza 2024
Orioko Udalaren aterkipean, herriko eragileek eskaintza zabala prestatu dute haur eta gaztetxoentzat, udako denboraldirako. Jardueretan izena emateko epea apirilaren 22an zabalduko da, eta maiatzaren 13a izango da horretarako azken eguna.

Jarduera bakoitzaren inguruko informazioa:

> Igeriketa
Goizero, hainbat talde egingo dira haur eta gazteen mailaren arabera.

> Padela
Goizero, hainbat talde egingo dira adin-tarte (6-14) eta joko-maila ezberdinetara bideratuta. Bertan, padeleko oinarriak landuko dira ariketa analitikoen eta joko-egoera desberdinen bidez.

> Uda Sasoian
6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek, kirol eta jarduera fisiko desberdinak probatzeko aukera izango dute: taldeko eta bakarkako kirolak, joko-jolasak eta uretako jarduerak izango dira oinarri. Taldekatzea adinaren araberakoa izango da.

OHAR GARRANTZITSUA: Galdetegia bete ondoren, lekua erreserbatzeko, ezinbestekoa izango da zehaztutako kontu korrontean ordainketa egitea HAUR EDO GAZTETXOAREN IZEN-ABIZENAK JARRITA eta ziurtagiria eragilearen emailera bidaltzea. 

Prozesua ondo egin bada, eragileak emailari erantzungo dio lekua ondo erreserbatu dela jakinarazteko. Horrez gain, kiroldegira joan beharko da bertako baldintzak onartzen direla adierazten duen agiria sinatzera.

(El cuestionario está redactado en euskera, pero puedes utilizar la herramienta que incorpora Google, para traducirlo a distintos idiomas).

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This form was created inside of TheNiu · Komunikazioa & Estrategia. Report Abuse